Paloma Etienne

Paloma Etienne artista polifazetikoa da, eta bere lana artearen, teknologiaren eta gizarte-kontzientziaren arteko elkargunean kokatzen da. Askotariko komunitateak Web 3, adimen artifiziala, machine learning eta blockchain teknologian integratzearen alde egiten du.

Madrilen jaioa, aita haitiarra eta ama espainiarra, Zinema eta Arte Ederrak ikasi zituen Central Saint Martins arte eskolan, eta afrikar ondorengo kultura Middlesex University´n, biak Londresen. Bere heziketa artistikoa California State University´ko (Sacramento, AEB) Africana Studies departamentuan zabaldu zuen. Zinemagile eta artista bisual gisa, egile-film labur batzuk sortu ditu: guztiek bere nortasun imajinario afroondorengoa eta disidentzia sexuala aztertzen dituzte, prosa poetikoz deskribatuak sinbolismo handiko irudietan. Bere azken lana, “Ashé, el amor en el recuerdo“, galerarekin eta doluarekin lotutako emozioak esploratzera eta adieraztera bideratutako lan batzuen hasiera da. Paloma Etiene konprometituta dago osasun mentala ikusaraziko duten obrak sortzearekin, gai honen inguruko elkarrizketa soziala eta kulturala sustatuz.

Berak irmoki sinesten du Web3 eta IA teknologiek duten boterean, askotariko komunitateak, arrazializatuak eta LGTBIQ+ kolektiboa ahalduntzeko. DAO ASHÉ´ren bidez – 2022´an sortu zuen komunitate deszentralizatua – aliantzak, prestakuntza eta komisarioak sortzeko lan egiten du, artistei eta ekintzaileei berrikuntzan aitzindari izateko aukera eskainiz.

Intersticios talde artistikoko kide da, Madrilgo La Parcería eta Espacio Afro komisarioekin. Bertan, datorren udazkenean ‘Todo lo Demás’ erakusketa kolektiboan bere lana erakutsiko du, Madrilgo arte garaikideko espazioetara hurbiltzeko.