BIOGRAFIA
Maja-Ajmia Yde Zellama zinemagile eta gidoilari belgikar-tunisiar-daniarra da. LUCA School of Arts eskolan lizentziatu zen, eta ASBL Bledarte elkartearen sortzaileetako bat eta presidentea da. Elkarte horrek Bruselan dauka egoitza, eta gazte migratzaileen ahotsak ahalduntzen eta anplifikatzen ditu, artearen eta kulturaren bidez.
FILMOGRAFIA
Têtes Brûlées, 2025. Fikziozko film luzea.
Okht Elmarhou, 2021. Fikziozko film laburra.
ZUZENDARIAREN ADIERAZPENAK
Maite dugun norbait galtzen dugunean abiatzen den dolu-prozesua konplexua izaten da, munduko zein txokotan zauden gorabehera. Alabaina, beste bizipen askok bezalaxe, konplexutasun-geruzak gainjartzen zaizkio Ekialde Ertainean kokatzen denean. Têtes Brûlées doluaren ñabardura unibertsalei nahiz kulturalki espezifikoei buruzko hausnarketa bat da.