Nôs dança
RUI LOPES DA SILVA
Generoa: Dokumentala
Herrialdea: Cabo Verde/Portugal
Urtea: 2023
Iraupena: 93’
Hizkuntza: Cabo Verdeko kreolera eta portugesa. Jatorrizko bertsioa, azpidatziak gaztelaniaz eta euskaraz.
Zuzendaria: Rui Lopes da Silva
Argazkiak: João Guerra (C)
Muntaketa: João Pedro Duarte
Soinua: David Medina
Musika: Sérgio Figueira
Hauekin: António Tavares, Mano Preto
Ekoizpena: Isabel Machado, João Paradela
Sinopsia
Nôs Dança António Tavares dantzari eta koreografoarekin Cabo Verdeko irletara egindako bidaia bat da, artxipelago osotik sakabanatutako dantzen bilaketa bat, erritmo tradizionaletatik hasi eta estilo garaikideetarainokoa. Beste dantzari eta musikari batzuekin elkartzeko topaketa bat da, baina baita beste leku batzuetatik ekarri eta Cabo Verdeko berezko hainbat genero sorrarazi zituzten dantzen eta erritmoen gaineko istorioak eta ezagutzak dauzkaten hainbat pertsonarekin batzekoa ere.