Didy

GAËL KAMILINDI
FRANÇOIS-XAVIER DESTORS

Generoa: Dokumentala

Herrialdea: Frantzia/Ruanda/Suitza

Urtea: 2024

Iraupena: 93’

Hizkuntza: frantsesa. Jatorrizko bertsioa, azpidatziak gaztelaniaz eta euskaraz.

 

Zuzendaria: Gaël Kamilindi eta François-Xavier Destors

Gidoia: Gaël Kamilindi eta François-Xavier Destors

Argazkiak: Eva Sehet (C)

Muntaketa: Jean Reusser

Soinua:  Adrien Kessler

Ekoizpena: José Michel Buhler, Nathalie de Mareuil, Dida Nibagwire

 

Sinopsia

Gaëlek bost urte zituen Didy ama hil zitzaionean. Haren oroitzapena, baina, gerra zibilen, genozidioaren eta hiesaren zurrunbiloan galdu da, hondamendi haiek lehenik Burundi eta gero Ruanda suntsitu zituztelako, eta Gaël Suitzan erbesteratzera behartu. Hogeita hamar urtera, halere, familiaren historiaren orrialdeak berriro irekitzera ausartuko da, ama ezagutu zutenekin elkartuz. Pertsona horien oroimenaren eta istorioen bidez, amaren eta Ruandako emakumeen belaunaldi oso baten argazkia errebelatuko da.