Queja n.º 713317

Yasser Shafiey

Generoa: fikzioa

Herrialdea: Egipto

Urtea: 2025

Iraupena: 81 min

Hizkuntza: arabiera. JBGA.

 

Zuzendaritza: Yasser Shafiey

Gidoia: Yasser Shafiey

Argazkia: Karim Fouas Hakim (K)

Muntaketa: Emad Maher

Musika: Khaled Al Kammar

Soinua: Moustafa Shaaban eta Mohamed Salah

Antzezleak: Mahmoud Hemeida, Sherine, Mohamed Radwan, Hana Shiha, Ali El Tayeb, Hanan Youssef, Enam Salousa, Mohamed Abdou, Tamer Nabil, Ahmed Abdelhamid, Jihad Hossam El-din

Produkzioa: Rasha Gawdat

Produktoreak: Red Star, MIF, Film Square, Filmology

 

Sinopsia  

Magdy eta Sama, erretiratu-bikote bat, lasai-lasai bizi dira Kairoko beren etxebizitzan. Haien errutina baketsua aldatu egiten da hozkailua hondatzen denean. Konponketak erraza behar luke, baina hainbat hilabetetako borroka xelebre bihurtzen da mantentze-lanetako enpresa ez oso fidagarri batekin. Hozkailuak hondatuta jarraitzen du, baita haren inguruko guztiak ere, eta, ondorioz, bikoteak, sistemaren arrakalei ez ezik, bizitzaren zentzuaren arrakalei eurei ere egin behar die aurre.