BIOGRAFIA
Montserrat Anguiano, Bartzelona, 1982. Pintorea, poeta eta kultur komunikatzailea. Arte aldarrikatzaile, politiko eta soziala egiten du. Afrofeminismoa eta antiarrazakeria ditu bandera, zapaldutako kolektiboak ikusgai egitea helburu. Artea, sendabide eta katarsi gisa.
Montserratek begirada kritikoa proposatzen du introspekziorantz eta afro identitatearen bilaketarantz. Kolore primarioekin jolasten du, eta argi-itzalen artean siluetak bilatzen, edota argia, figurarik errealistenaren opakotasunarekin kontrajarrita. Silueta horiekin, komunitate beltzerako feminitateak irudikatzen ditu.
Oraintxe bertan, abstrakzioan dabil buru-belarri, bilakaera artistiko eta beharrezko batean. Prozesu kromatiko horrek izaki harro, erreal eta borrokalari baterantz bideratzen gaitu. Funts aldarrikatzaile eta basatia galdu gabe.