BIOGRAFIA
Denise Fernandes (1990) Lisboan jaio den, gurasoak Cabo Verdekoak izan arren, eta Suitzan hazi zen. Nha Mila (2020) azken film laburra Locarnoko Zinema Jaialdian estreinatu zen, Pardi di Domani sekzioan. Nha Mila Europako Zinema Sariketarako hautagaia izan zen, eta nazioarteko 40 jaialditan baino gehiagotan eman dute. 2021eko Sophia Sariketan, Film Labur Nazional Onenaren sarirako proposatu zuten, eta New Yorkeko MoMa museoak eta Lincoln Center kultur zentroak New Directors / New Films jaialdira gonbidatu zuten. Cabo Verden filmatutako Hanami du fikziozko lehenengo film luzea.
FILMOGRAFIA
Una notte, 2011. Fikziozko film laburra.
Pan sin mermelada, 2012. Fikziozko film laburra.
Idyllium, 2013. Fikziozko film laburra.
Nha Mila. 2020. Fikziozko film laburra.
Hanami, 2024. Fikziozko film luzea.
ZUZENDARIAREN ADIERAZPENAK
Europan hazi nintzenez, Cabo Verde, txiki-txikia izaki, mapetan eta lur-globoetan aipatzen ez zela konturatu nintzen. Europan hazi nintzenez, nire etxeko paretetatik harago ez zegoen herrialde batekoa nintzela sentitzen nuen. Hori ikusarazteko, Cabo Verde eta hangoak bihurtu nituen lehenengo filmeko gai nagusi. Hanami elementu material eta immaterialen batasunetik eta caboverdetar askorentzat unibertsalak diren istorio eta bizipen ugaritatik sortu zen. Sarritan, alde egiten dutenek itzultzea dute amets, eta geratzen direnek alde egitearekin amesten dute. Hanamiren eta Japoniaren arteko loturak esanguratsua eta ludikoa izan nahi du. Mundu hau mugek zehazten dute, baina, film honetan, mugak etereoak dira.