Afrikaldiaren VI. edizioa azaroaren 3tik 9ra ospatuko da

Afrikar Zinemen Euskal Jaialdia Gasteizera eta Arabako hainbat herrietara heltzeko prestatzen ari da

Afrikaldiak abian jarri du jaialdiaren VI. edizioa. Azken urteko arrakastaren ondoren, lehen aldiz 2.000 ikuste baino gehiago bildu ziren, Afrikar Zinemen Euskal Jaialdiak seigarren urtez jarraian Euskadira afrikar zinemaren eta bere diasporaren alderdirik nabarmenena hurbiltzeko apustua egingo du. Eta edizio berri honek data finkatu du: Afrikaldia azaroaren 3tik 9ra itzuliko da Gasteizera.

Aurten, gainera, datozen asteetan argitaratuko ditugun berritasunekin antolatuko da zinema-lehiaketa. Afrikaldiak garatzen dituen jarduera desberdinei espazio berriak gehituko dizkiegu ikusleei ahalik eta esperientzia onena eskaintzen saiatzeko.

Aipatzekoak dira Izaskun Arrue Kulturgunean izandako asistentzia kopuruak, bertan proiektatu baitziren euskarazko azpitituluak dituzten filmak. Bertaratzeak % 110 egin zuen gora, eta kopuru historikoa erregistratu zen jaialdian.

Afrikaldiako talde desberdian lanean ari dira zinema-aretoak film eta dokumental sorta batekin betetzeko, beti bezala, Beatriz Leal jaialdiaren programatzailearen eskutik. Datozen asteetan, edizio honetako kartelaren egilea ere aurkeztuko dugu, eta, beti bezala, urtero hiriko 13 elkarte afrikarrak biltzen dituen jaialdi baten nortasuna mantenduko dugu.

Orain zuei dagokizue datak gordetzea. Gogoratu: Afrikaldiarekin azaroaren 3tik 9ra ospatuko dugu.