
BIOGRAFIA
Maite Ruiz de Austri. Ekoizlea, gidoilaria eta zinema zein telebistako zuzendaria. 30 urtez Espainiako animaziozko film luzeen zuzendari espainiar bakarra izan da. Sei film luze eta telebistarako 3 telesail zuzendu ditu orain arte. Espainiako Zientzia eta Arte Zinematografikoen Akademiako Zuzendaritza Batzordeko kide izan da.
Jaso dituen sarien artean, honako hauek nabarmentzen dira: animaziozko film onenaren bi Goya sari, El Regreso del Viento del Norte eta Qué Vecinos tan Animales filmekin; urrezko hiru domina Houstongo World Fest jaialdian; eta zilarrezko domina bat New Yorkeko Nazioarteko Telebista Jaialdian. La bola Dorada fikziozko film luzearen produktore exekutiboa eta Memorias de Idhún Netflixen Espainiako lehen animaziozko serie originalaren zuzendari ere. Duela gutxi Beatriz de Silvaren TULA ekoitzi du, 2022ko Oscar sarien short list-eko fikziozko film laburra.

