Pribatutasun-politika

Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoarekin (15/1999, abenduaren 13koa) eta Europako Parlamentuaren (EB) 2016/679 Erregelamenduarekin bat etorrita (erregelamendu hori pertsona fisikoen datu pertsonalak babesteari buruzkoa da, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra), Afrikaldiaren (AFK) webguneetan bildutako datu pertsonalak fitxategi pertsonaletan sartuko direla jakinarazten dizuegu. AFKren eta webguneetako bezero edo erabiltzaileen arteko harremana kudeatzea eta kontrolatzea da fitxategi horien helburua.

DATUEN TRATAMENDUAREN ARDURADUNA

Datuen tratamenduaren arduraduna webaren titularra da; kasu honetan, Asociación Africanista Manuel Iradier (Eulogio Serdan pasabidea 6, lonja, 01012, Vitoria-Gasteiz, Araba) eta Kultura Bendera Elkartea (Mendateen zidorra 8, ezk. eskailera, 7C, 01013, Vitoria-Gasteiz, Araba).

Titularrari buruzko informazio gehiago eskatzeko, idatzi hona: direccion@afrikaldia.com

HELBURUA

AFKk fitxategi batean gordetzen ditu afrikaldia.com webean harremanetan jartzeko eta iruzkinak egiteko dauden formularioak bidaltzean biltzen diren datuak, erabiltzaileek argitaratu diren artikuluei buruz edo afrikaldia.com-en edo AFKren jarduerari buruz bidal diezazkiguketen kontsultei, zalantzei edo ekarpenei erantzuteko xedez.

Erabiltzaileek bidalitako datuak, gehienez ere, artikulua argitaratuta dagoen denboraz egongo dira indarrean.

Erabiltzaileak AFKren zerbitzuren bat kontratatzen badu, haren datuak kontratu-harremanak iraun bitartean egongo dira gure sistemetan sartuta.

TRATAMENDUA

Erabiltzaileek harremanetan jartzeko formularioaren bidez bidaltzen dituzten datuak ez dira jendaurrean jarriko, eta zalantzei erantzuteko edo erabiltzailearekin kontsultaren inguruan hitz egiteko bakarrik gordeko dira. Datuok inola ere ez dizkiogu beste enpresa bati laga edo salduko, merkataritza-helburuz ustia ditzan.

Datuok Europar Batasuneko zerbitzarietan biltegiratzen dira.

LAGAPENAK

AFKk, zenbait kasutan, kanpo-hornitzaileak erabiltzen ditu posta-ostaturako, web-zerbitzarietarako, marketineko email-sistemetarako, backup-sistemetarako eta abarrerako, eta baliteke hornitzaileok datu pertsonalak irispidean edukitzea. Hornitzaile horiek AEBren eta EBren arteko Privacy Shield akordiora atxikita daude, eta Europako baliokideen antzeko betekizunak bete behar dituzte. Pribatutasun-politika hau onartzeak berekin dakar datuok hornitzaile horiei komunikatzeko baimena ematea.

ESKUBIDEAK

Erabiltzaileek eskubidea dute AFKk biltegiratutako datuak aldatu edo deuseztatzeko.

AFKk kudeatzen dituen datuei buruzko informazioa jasotzeko eta lehen aipatutako eskubideak baliatzeko, idatzi direccion@afrikaldia.com helbidera.