LEGE-OHARRA

IDENTIFIKAZIO-DATUAK

www.afrikaldia.com web-orria bisitatzen ari zara, zeina Asociación Africanista Manuel Iradier (AAMI) eta Kultura Bendera Elkartea (KB) titulartasunekoa baita.

AAMI, Eulogio Serdan pasabidea 6, lonja, 01012, Vitoria-Gasteiz, Araba.

+34 945 147 602 / +34617814567

KB, Portuen zidorra 8, ezk. eskailera, 7C, 01013, Vitoria-Gasteiz, Araba.

+34 676 538 305

ERABILTZAILEAREN ONARPENA

Erabilera-baldintza hauek (aurrerantzean, lege-oharra) Afrikaldiak (AFK) Interneteko erabiltzaileen esku jartzen duen web-orrirako sarbidea eta erabilera erregulatzen dituzte. Webera sartzeak berekin dakar lege-ohar hau onartzea, zabal-zabal.

Baliteke AFKk web-orrian eskaintzen dituen zerbitzu batzuk baldintza partikular propio batzuen mende egotea; horrelakoetan, erabiltzaileari informazioa emango zaio.

WEBERAKO SARBIDEA ETA PASAHITZAK

Oro har, web-orrira sartzeko eta berori erabiltzeko ez dugu aurretik harpidetzea edo erabiltzaile gisa erregistratzea eskatzen; hala ere, harpidetzea edo erregistratzea eskatu ahalko dugu webeko zerbitzu edo eduki jakin batzuk erabiltzeko (adibidez, gure produktuak erosteko).

Web-orri honetan harpidetzean edo erregistratzean eskuratzen ditugun erabiltzaileen datuak babestuta egongo dira, erabiltzaileek aukeratutako pasahitzen bidez. Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du pasahitza isilpean edukitzeko eta beste batzuen erabilera ez-baimenduetatik babesteko. Erabiltzaileak, kontua baimenik gabe erabiltzen badiote edo web-orriko zerbitzuarekin lotutako edozein segurtasun-urraketa egiten bada, horren berri izan eta berehala jakinarazi beharko dio Khirucode SLri.

AFKk beharrezko neurri teknikoak eta antolaketa-neurriak hartzen ditu datu pertsonalen babesa bermatzeko eta datuok asaldatzea, galtzea edo baimenik gabe tratatzea edo eskuratzea saihesteko, teknikaren egoera, biltegiratutako datuen izaera eta datuok dauzkaten arriskuak kontuan hartuta, bat etorrita datu pertsonalak babesteko Espainiako legeriak ezarritakoarekin.

AFK ez da erantzulea izango erabiltzaileen aurrean datu pertsonalak beste batzuei erakusteagatik, baldin eta Khirucode SLri zuzenean egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik izan bada, ezta AFKkoak ez direnek datu horiei ematen dieten erabileragatik ere.

WEB-ORRIAREN ERABILERA ONA

Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du web-orria, edukiak eta zerbitzuak legearen, lege-ohar honen, ohitura onen eta ordena publikoaren arabera erabiltzeko. Era berean, erabiltzaileak ez ditu web-orria, webeko edukiak edo webaren bidez ematen diren zerbitzuak erabiliko xede edo ondorio bidegabeekin edo lege-ohar honen aurkako xede edo ondorioekin, ezta beste batzuen interesak edo eskubideak kaltetu ditzaketen xede nahiz ondorioekin ere, edota web-orria nahiz webeko edukiak edo zerbitzuak kaltetu, erabilezin bihurtu, iritsezin egin edo narriatu ditzakeen edo beste erabiltzaileek webaz normal gozatzea eragotz dezakeen modu batean.

Halaber, erabiltzaileak konpromisoa hartzen du, berariaz, webean dauden datuak, programak edo dokumentu elektronikoak ez suntsitu, asaldatu, erabilezin bihurtu edo, modua edozein izanda ere, kaltetzeko.

Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du beste erabiltzaile batzuei webera sartzea ez galarazteko, AFKk zerbitzua emateko erabiltzen dituen baliabide informatikoen kontsumo masiboa eginez, baita sistema edo zerbitzu horiek kaltetu edo etengo dituen edo sistemetan erroreak eragingo dituen ekintzarik ez egitekoa ere.

Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du AFKren edo beste batzuen informatika-sistemetan edozein asaldura mota eragiten duten edo eragin dezaketen programak, birusak, makroak, appletak, ActiveX kontrolak edo bestelako edozein gailu logiko edo karaktere-sekuentzia ez sartzeko.

PUBLIZITATEA

Webgunearen zati batek publizitate-edukiak izan ditzake, edo babesleen babesa jaso. Iragarleek eta babesleek ziurtatu behar dute webgunean esekitzeko bidaltzen dizkiguten materialek lege aplikagarriak betetzen dituztela.

AFK ez da erantzulea izango publizitate-edukiek edo babesleen edukiek izan ditzaketen akatsen, zehaztasun gabezien edo irregulartasunen aurrean. Nolanahi ere, webgune honetan sartutako publizitate-edukiekin lotutako edozein erreklamazio jartzeko, posta elektronikoaren helbide honetara jo dezakezu: direccion@afrikaldia.com

BESTE BATZUEN ESTEKAK

Lege-ohar hau AFKren web-orriari eta edukiei buruzkoa baino ez da, eta ez zaie aplikatzen web-orrian dauden estekei edota webaren bidez irisgarriak diren hirugarrenen web-orriei.

Esteka horien helmugak ez daude AFKren kontrolpean, eta AFK ez da esteka baten helmugako web-orrietako edukiaren erantzulea izango, ezta webetik irisgarria den web-orri batean egon daitezkeen estekena ere, edota orri horietan egiten den edozein aldaketa edo eguneraketarena.

Esteka horiek gai zehatz bati buruzko beste informazio-iturri batzuk daudela informatzeko baino ez ditugu ematen, eta esteka bat sartzeak ez du esan nahi AFKk estekatutako web-orria onesten duenik.

JABETZA INTELEKTUAL ETA INDUSTRIALA

Web-orriko eduki guztiak, aurkakoa esan ezean, AFKren titulartasunekoak dira, bereak bakarrik, eta, oro har, mugarik ezarri gabe, baita web-orriaren diseinu grafikoa, iturburu-kodea, logoak, testuak, grafikoak, ilustrazioak, argazkiak eta gainerako elementuak ere.

Halaber, web-orrian agertzen diren edozein motatako izen komertzialak, markak edo zeinu bereizgarriak legeak babestuta daude.

AFKk ez dio erabiltzaileari erabilera pertsonaleko lizentziarik edo baimenik ematen bere jabetza intelektual edo industrialerako eskubideen gainean, ezta webarekin eta bertan eskaintzen diren zerbitzuekin lotutako edozein eskubideren gainean ere.

Hori dela-eta, erabiltzaileak onartu egiten du web-orri honen eduki osoa edo zati bat edozein prozedura erabilita erreproduzitzeak, banatzeak, merkaturatzeak, transformatzeak eta, oro har, edonola ustiatzeak AFKren edo edukion titularraren jabetza intelektual edo industrialerako eskubidea urratzen duela.

SARE SOZIALAK

Erabiltzaileak bat egin ahalko du AFKk sare sozialetan nahiz aurreko apartatuan aipatutako komunitate birtualean bertan dauzkan taldeekin, gure produktuekin bizitako esperientziak partekatzeko edo taldeko beste erabiltzaile batzuekin harremanetan jartzeko.

AFKren orrietako batzuen jarraitzaile egiten den erabiltzaileak dagokion sare sozialaren erabilera-baldintzak eta pribatutasun-politika onartzen ditu.

COOKIEAK

Orri honek cookieak erabiltzen ditu. Cookieak datu-fitxategi txikiak dira; erabiltzailearen ordenagailuan sortzen dira, eta informazio honen berri izateko modua ematen digute:

– Erabiltzaileak gure web-orria azken aldiz noiz bisitatu zuen (eguna eta ordua).

– Erabiltzaileak gure web-orrira egindako azkenengo bisitan hautatu zituen edukien diseinua.

– Mugatutako ataletarako sarbide-kontrolean esku hartzen duten segurtasun-elementuak.

Erabiltzaileak cookieak sortzea galarazteko aukera dauka, nabigatzailean dagokion aukera hautatuta.

ERABILERA-BALDINTZAK ALDATZEA

AFKk beretzat gordetzen du web-orri honen erabilera-baldintzak edozein unetan garatu edo eguneratzeko eskubidea; beraz, erabiltzaileak aldizka irakurri beharko ditu.

APLIKATZEKOA DEN LEGEA ETA JURISDIKZIOA

Espainiako indarreko araudiak gidatuko du AFKren eta erabiltzailearen arteko harremana, eta, edozein desadostasun sortuz gero, Gasteizko epaitegi eta auzitegietara joko da.

Baldintza hauek betetzen ez badira edo weba bidegabe erabiltzen bada, AFKk jokaera horien aurka egingo du, zuzenbidearekin bat datozen eta egokitu dakizkiokeen lege-egintza guztiak baliatuta.