Afrikaldiak berriro gora egin du 2.533 ikusleekin

Afrikar Zinemen Euskal Jaialdiak asistentzia markarik altuena jaso du azken edizioan

Afrikaldiaren VI. edizioari agur esan genion poztasun osoz Artium Museoan ospatutako Itxiera Galarekin. Urte honetan, lehen aldiz, 2.500 parte-hartzaile baino gehiago bildu dira jaialdiak antolatzen dituen jardueretan: 2021ean sortu zenetik izandako bertaratze-daturik onena. Jaialdia Afrikatik eta bere diasporatik iritsitako zinema eskaintzeko asmoz sortu zen.

Lehen aldiz, Afrikaldiaren gaztelaniazko Sail Ofiziala Vital Fundazioaren ARKABIA aretoak hartu du aurten. Espazio horretara 896 pertsona hurbildu ziren 10 proiekzioetako bat ikusteko. Asistentzia, azken urtearekin alderatuta, % 47 hazi da, afrikar produkzioak Arabako kultur agendan interesa dutela adierazten duen adierazgarria.

Euskal Herriko Unibertsitatearen Campusean antolatutako jardueretara ere nabarmen egin du gora bertaratutakoen kopuruak. Jaialdia ospatu zen egunetan, Afrikaldia hainbat fakultatetara hurbildu zen pelikulak eta zuzendariak  ikasleei erakusteko. Guztira, 430 ikaslek parte hartu zuten. Afrikaldia Gasteizko Udalaren Kaleko Hezkuntza Programan 30 gazte biltzea lortu zuen.

Urte osoan zehar, eta jaialdiarekin elkarlanean ari diren hiriko 17 elkarte afrikarren laguntzarekin, Afrikaldia Arabako herrietara hurbildu da, ia 700 pertsona elkartuz. Kasu honetan ere, aurreko urteetako erregistroak gainditu dira.

Jaialdiaren hazkundea etengabea izan da ospatutako sei edizioetan zehar. 2021. urtetik, Afrikaldiaren publikoa bost aldiz handitu da, 2.533 ikusle izatera iritsi arte. Gainera, urteak aurrera egin ahala, espazio berriak gehitu dira programazioari, Gasteizko kultur agendaren ikono bihurtu den jaialdiaz herritar guztiak gozatzeko aukera izan dezaten.