Etor zaitez Afrikaldiaren VI. edizioaren Irekiera Ekitaldira!

Datorren asteartean, azaroak 3, Vitoria-Gasteizen hasiko da Afrikaldia, Afrikar Zinemen Euskal Jaialdia. Aurtengo Irekiera Ekitaldia arratsaldeko 19:00etan ospatuko da Vital Fundazioaren ARKABIA aretoan.

Asteartean Gorsy Edú artista ekuatoginearrak bere kontzertuarekin musika jarriko dio Irekiera Ekitaldiari. Gainera, Afrikaldiak bere berritasunetako bat aurkeztuko du: jaialdiak ekoitzitako lehen film labur dokumentala proiektatuko da, slow motion ikus-entzunezko teknikarekin landua. Sorkuntza lanetan Sonia Estevezek, Arrieta Saldañak, Kresala Films ekoiztetxeak eta 16 afrikar gaztek parte hartu dute.

Lehen aldiz, EITB-Afrikaldia saria ere banatuko da, ikus-entzunezko industrian aniztasuna sustatzen duten pertsonak saritzeko. Irekiera Ekitaldiaren unerik berezienetako bat izango da.

Afrikaldiak, aurten, 10 film, fikziozko sei film luze eta lau dokumental izango ditu sail ofizialean. Gaztelaniara azpititulatutako filmak ARKABIAn ikusi ahal izango dira eta euskarazkoak Izaskun Arrue Kulturgunean.

Irekiera Ekitaldirako gonbidapenak eta pelikuletarako sarrerak ARKABIAren webgunean eros daitezke.