DJ Logs

30 urteko esperientziarekin, DJ Logs Espainiako lehen DJ ghanatarra da. Espainiako tokiko irrati batean Afrobeats musikari buruzko asteko saio bat aurkeztu zuen lehen DJa izan zen, Zaragozako RUMBA FM irratian, hain zuzen ere.

Ibilbide profesionalean zehar, Ghanako eta Afrikako artista nagusiekin partekatu du agertokia. Azken kolaborazioa Stonebwoy artistarekin egin zuen, 2026ko udan Bartzelonan ospatutako Highlife to the World Music Festival jaialdian.

Madrilen, Zaragozan eta Bartzelonan ohiko DJ gisa aritzen da, eta esperientzia zabala du diskoteketan, Afrikako jaietan, zuzeneko ikuskizunetan eta jaialdietan. Musika-genero desberdinak uztartzeko gaitasunari, platerak erabiltzeko trebetasunari eta estilo dinamiko eta parte-hartzaileari esker, erritmoz, energiaz eta dibertsioz betetako emanaldiak eskaintzen ditu, edozein ekitalditarako.

Ez da DJ Logsek Gasteiz bisitatzen duen lehen aldia. Afrikaren Eguneko Jaialdian parte hartu du bi urtez jarraian, eta oraingo hau beste aukera bat izango da haren musikaz, talentuaz eta agertokian erakusten duen energia bereizgarriaz gozatzeko.