MÓNICA HENRÍQUEZ

BIO

Mónica Henríquez zinema-eta bideo-zuzendari eta -editore autonomo venezuelar-herbeheretar bat da. Erresuma Batuan bizi da 1978tik.  BBC-n trebatu zen 80ko hamarkadan, eta hainbat proiektutan lan egin zuen Latinoamerikan, Channel Four-entzat (Erresuma Batua); besteak beste, Marc Karlinen Nicaragua saila (1985-1991) eta Faction Films-en Fidel (1998). PBS kate estatubatuarrak produzituriko W.E.B. Du Bois – A Biography in Four Voices (1995) filmaren editorea izan zen, eta Frontline-ko The Hugo Chavez Show (2008) dokumentalaren ikertzailea / produktore elkartua. Halaber, Gynecological Chronicles (1992) zuzendu eta produzitu zuen, eta Murder & the Feather Boa (1996) zuzendu eta muntatu, biak ala biak Channel Four-entzat (Erresuma Batua). 

La bi hamarkadatan, Venezuelako artxibo digital bat filmatu eta eraiki du, Hugo Chavezen eta haren oinordekoen garaian.  Berriki, TCB – The Toni Cade Bambara School of Organizing editatu eta zuzendu du Louis Massiahrekin batera (zuzendarikidea eta produktorea). 2026ko AFRIKALDIKO sail ofizialean estreinatuko dugu Espainian, gaztelaniazko eta euskarazko azpitituluekin.

FILMOGRAFIA 

Chavez & I (2018-26: work in progress). Eguneroko dokumentala/bideoa (Faction Films-entzat). Ikertzailea/Kameraria/Zuzendaria/Editorea.

TCB: The Coni Cade Bambara School of Organizing (2025) – Dokumentala (105 min). Zuzendarikidea/Editorea.

The Hugo Chavez Show (2007-8). Telebistako atala (Ofra Bikel, Frontline-n/PBS-n emateko, AEB). (85 min). Ikertzailea / Produktore elkartua.

Venezuela Project (2004-10): Ikertzailea/Artxibozaina.

Wartakes (2002-03). Dokumentala (Faction Films/Citurna, ZDF-n emateko) (75 min). Editorea/Zuzendaria.

Variety (2001). Bideoartea (BFI: Artist of the Year award) (20 min). Editorea. 

Bethlehem Diary (2001). Dokumentala (Antonia Caccia Productions). (60 min). Editorea. 

Rising from the Ashes (2000). Dokumentala (ZHII Films, SNBC-n emateko). (52 min). Editorea. 

Iranian Journey (1999). Dokumentala (Legend Productions, ZDF-n emateko). (90 min). Editorea. 

The Wonderful World of Louis Armstrong (1999). Dokumentala (AEBrako bertsioa; Smoking Dogs Productions, BBC-n emateko). (50 min). Editorea.

Fidel (1998). Dokumentala (Factions Films, Channel 4-en emateko). (80 min). Editorea. 

Revenge of the Little People (1998). Dokumentala (Factions Films, Channel 4-en emateko). (25 min). Editorea.

174 (1997). Fikziozko film laburra. (10 min). Editorea.  

Murder and the Feather Boa (1996). Dokumentala (Lusia Films, Channel 4-en emateko). (25 min). Editorea/Zuzendaria. 

W.E.B. Du Bois: A Biography in 4 Voices (1994-05). Dokumentala 4 zatitan (Scribe Video Center, PBS-n emateko, AEB). (120 min). Editorea.

The Inflated World of Fernando Botero (1993). Dokumentala (koprodukzioa: Citurna Ltd & RTVE). (60 min). Editore gainbegiralea. 

Gynecological Chronicles (1991-02). Drama-dokumentala (Contraluz/Luna Films/FONCINE for Channel 4). (57 min). Produktorea/Zuzendaria.

Scenes for a Revolution (1990). Documentary (Lusia Films for Channel 4). (90 min).

Stories from Cuzcatlán (1989). Dokumentala (Maya Films, Channel 4-en emateko). (60 min). Editorea.

Testament (1988). Drama-dokumentala (BAFC, Channel 4-en emateko). (90 min). Koeditorea.

Simon Ngubane still on strike (1987). Dokumentala (Lusia Films, Channel 4-en emateko). (60 min). Editorea.

Broken Arrow 29 (1986). Dokumentala (80 min). Editorea / Produkzio-laguntzailea / Zuzendaria.

Voyages (1985). Part 1, Nicaragua Series (Channel 4). Dokumentala (60 min). Editorea.

 

ADIERAZPENAK

TCB filmean editore eta koeditore gisa egin nuen lana elkarrizketa luze eta zirraragarri bat izan zen Toni Cade Bambararekin.

Haren film-artxiboarekin, eta elkarrizketa, testu eta liburuekin. Eta, modu erabakigarrian, haren senide, ikasle eta idazleekin, zeinekin komunitatea osatu baitzuen Tonik. Haiek guztiek TCBrekin partekatu zutenaz eta hark utzi zien ondareaz hitz egiten digute.

Hori da dokumental honen egitura nagusia, eta zirrara eragiten digu jakiteak ikus-entzuleek bere bihurtzen dituela Tonik eskaintzen dizkigun energia eta eskuzabaltasuna.

Eskerrak eman nahi dizkiet Afrikaldiari eta zinemaldi honen antolatzaileei, gure dokumentalak aurkezteko aukera eman digutelako.

Jarrai dezagun, beraz, Toni Cade Bambararekin solasean.