
BIOGRAFIA
Mora López de Vicuña Buenos Airesen jaio, baina Gasteizen hazi zen. Arte-zuzendaria eta diziplina anitzeko diseinatzaile grafikoa da, eta, gaur egun, Hanburgon bizi da. IDarte goi-mailako arte- eta diseinu-eskolan ikasi zuen, eta, diseinu-estudioetan lan egiteaz gainera, freelance diseinatzaile ere aritu da.
Hastapenetatik izan da jaialdiko sormen-zuzendaria. Azken urteetan, besteak beste, jaialdiko korporazio-identitatearen, kartelen, programa-diseinuaren, katalogoaren, eszenografiaren, sarien eta merchandisingaren atzean egon da.
Lanean, diseinua du adierazpide, baina grafika ez da mezua helarazteko tresna bakarra: materialek, testurek eta euskarriek ere eginkizun garrantzitsua betetzen dute.
Instagram: @morbiku

