IMRAN HAMDULAY

BIOGRAFIA

Imran Hamdulay Lurmutur Hirian (Hegoafrika) finkatutako gidoilari eta zuzendaria da. Berlinale Talents programan ikasten ibili zen, eta Film Independent erakundeko kidea da. Robert Bosch Stiftung saria jaso zuen, eta jarraitu beharreko zuzendari afrikarren artean sartu zuten CNN Inside African. Bere lehenengo film luzea, The Heart Is A Muscle (Estatu mailan AFRIKALDIA 2025en estreinatuko da), Berlingo Zinema Jaialdiaren 75. edizioan estreinatu zen, eta epaimahaiaren Panorama Independent saria irabazi zuen. Bere film labur berriena, The Wait, Itsaso Gorriko Nazioarteko Zinema Jaialdiaren 3. edizioan estreinatu zen, eta film labur onenaren saria jaso zuen Durbango Nazioarteko Zinema Jaialdiaren 45. edizioan.

Bere gidoiek nazioarteko hainbat merkatutan hartu dute parte, eta, halaber, Sons of the Sea polizia-thrillerra ekoitzi du, zeina Cinequest jaialdian (EEBB) estreinatu baitzen. Filmak film luze onenaren saria jaso zuen Durbango Nazioarteko Zinema Jaialdiaren 43. edizioan.

FILMOGRAFIA

The Heart Is A Muscle, 2025. Fikziozko film luzea. 

The Wait, 2023. Fikziozko film laburra.

Footprints, 2018. Fikziozko film laburra. 

ZUZENDARIAREN ADIERAZPENAK

Lagun baten barbakoan jazotako gertakari batean inspiratu zen filma, eta, egia esan, filmean agertzen den bezalatsu gertatu zen dena. Oso azkar aurkitu genuen lagunaren semea, baina bizitzen ari naizen uneaz pentsarazi zidan guztiak: lagunak eta neu oso etapa berri eta helduan ari gara sartzen. Gure aitek izandakoen antzeko erronkak dauzkagu geuk ere, baina oso mundu desberdinean.

Filmaren gai nagusia aitek gure bizitzan duten eginkizuna denez, belaunaldiarteko trauma ez ezik, belaunaldiarteko sendaketa eta barkamena ere esploratu nahi izan ditut. Ez ditut jokaera arazotsuak justifikatu nahi, esaldi bakar batekin nekez erantzun daitezkeen galderak esploratu baizik. Azken batean, errukiz aztertu nahi ditut pertsonaiak eta harremanak, epaitu gabe.

Film hau maskulinitatea deseraikitzeko nire saiakera da, eta galdera horiekin borrokatzeko modu bat, baina baita pertsonaiak eta hartzen dituzten erabakiak ez epaitzen saiatzekoa ere. Ryan pertsona konplexua da, eta denbora behar du bizitzako etapa berri hau deskubritzeko, iragana gainditzen saiatu bitartean.