DANI KOUYATÉ

BIOGRAFIA

Dani Kouyaté griot profesionalen familia batetik dator. Narratzailea, musikaria eta antzerki- eta zinema-zuzendaria da. Eskolak ematen ditu Uppsalako Unibertsitateko Antropologia Kulturaleko Sailean eta Uppsalako Wiks Folkhögskola eskualdeko Zinema eta Antzerki Eskolan (Suedia). Katanga – Eskorpioien dantza AFRIKALDIA 2025en estreinatuko da Estatu mailan, eta seigarren film luzea du.

FILMOGRAFIA

Katanga – Eskorpioien dantza, 2025. Fikziozko film luzea.   

While We live, 2026. Fikziozko film luzea.   

Soleils (Olivier Delahayerekin batera zuzenduta), 2013. Fikziozko film luzea.   

Ouaga Saga, 2004. Fikziozko film luzea.   

Sia, The Myth of the Python, 2001. Fikziozko film luzea.   

Keïta! Voice of the Griot, 1995. Fikziozko film luzea.   

Bilakoro, 1989. Fikziozko film laburra. 

ZUZENDARIAREN ADIERAZPENAK

Katanga – Eskorpioien dantza fabula politiko unibertsal eta atenporal bat da, William Shakespeareren Macbeth tragediaren egokitzapena. Lagunen arteko leialtasunari eta giza izaerak boterearen aurrean erakusten duen hauskortasunari buruzkoa da. «Eskorpioiek nire buruan dantzatzen dute, eta kilimak egiten dizkidate burmuinean», xuxurlatzen du Katangak bere autoritatearen guztiahaltasunak liluratuta.

Katanga – Eskorpioien dantza William Shakespeare egile ospetsuaren lanari Afrikan egindako egokitzapen zinematografiko bakanetako bat da. Shakespeare Afrikarako egokitzea urrats naturala iruditzen zait. Shakespeareren unibertsoa erraz uztartzen da naturaz gaindikoak blaitutako narratiba afrikar handien muinarekin, mundu ikusgaia eta ikusezina nahasten baitira bietan.

Zuri-beltzaren hautuak, indar estetikoa ez ezik, denboratik eta espaziotik kanpo dagoen izaera mitikoa ere eransten dio filmari.