GÄEL KAMILINDI

BIOGRAFIA

Gaël Kamilindi aktorea Parisko Arte Dramatikoko Goi Kontserbatorio Nazionalean graduatu zen 2011n. Nazionalitate suitzarra badu ere, Ruandan eta Israelen ditu erroak, eta izen handiko zenbait zuzendarirekin egin du lan, hala nola hauekin: Bob Wilson, Jean-Pierre Vincent, Krzysztof Warlikowski, Denis Podalydès, Ivo Van Hove eta Thomas Ostermeier. Pantaila txiki eta handian, Mina Achache, Philippe Garrel, Éléonore Pourriat, Stéphane Ly-Cuong, Mélanie Laurent eta Catherine Corsinirekin aritu da lanean. 2017ko otsailetik, Comédie-Française konpainiako kidea da. François-Xavier Destors zuzendariarekin batera filmatutako Didy lanarekin debutatu zuen zuzendari gisa.

FILMOGRAFIA

Didy, 2024. Dokumentala.

ZUZENDARIAREN ADIERAZPENAK

Didy nuen ama, eta bost urte eta erdi nituela hil zen. Burundin lurperatu zuten, Ruanda sorterritik urrun. (…) Zazpi urterekin, Suitzara iritsi, eta izebekin hazi nintzen. Nire herrialdea eta amaren dolua atzean utzi nituen. 16 urte nituela, baina, indarra zauri eta gertaera haietatik ateratzen nuela jabetu nintzen. Semetzat aitortu ez ninduen aita aurkitu nahian nenbilela, Didyri buruzko guztia kontatu ez zidatela konturatu nintzen. Guztia ulertzeko eta amarengana hurbiltzeko nahiak bultzatuta, nire sustraiekin, nire herrialdearekin eta hango kulturarekin berriro konektatzea erabaki zuen. (…) Hasieratik sentitu nuen izebak eta Didyren lagunak grabatzeko beharra, gerrak, genozidioak eta erbesteak markatutako istorioak entzutekoa. Haien hitzak artxibatu nahi nituen, aztarna bat gorde. Emakume haien bizitzek eta bideek Didyrengana eta nire herrialdeko historiara eraman ninduten. (…)

Erbestea, deserrotzea, seme-alabatasuna eta transmisioa atzerrian bizi diren ruandarren belaunaldi oso bat obsesionatzen duten gaiak dira; bereziki, ni bezalakoak tematzen gara gaiokin, hau da, «genozidioaren osteko» seme-alabak garenok.