Al mosta’mera (The Settlement)
MOHAMED RASHAD
Generoa: Fikzioa
Herrialdea: Egipto/Frantzia/Alemania/Qatar/Saudi Arabia
Urtea: 2025
Iraupena: 93’
Hizkuntza: arabiera. Jatorrizko bertsioa, azpidatziak gaztelaniaz.
Zuzendaria: Mohamed Rashad
Gidoia: Mohamed Rashad
Argazkiak: Mahmoud Lofti (C)
Muntaketa: Heba Othman
Soinua: David Franken
Aktoreak: Adham Shukr, Zeyad Islam, Emad Ghoneim, Hanady Abdelkhalek
Ekoizpena: Hala Lofty
Sinopsia
Benetako gertaeretan oinarrituta, The Settlement bi anaiaren istorioa da; Hossam 23 urteko gazte zalapartaria da, eta Marok hamabi urte ditu. Alexandriako bazterreko auzo batean bizi dira, eta, aita lan-istripu batean goizegi hil ondoren, hark lan egiten zuen tokiko fabrikak kontratatu egingo ditu, konpentsazio modura, lege-eginbideetara jo ez dezaten. Rol berrietara egokitu ahala, baina, aitaren heriotza benetan istripuzkoa izan ote zen pentsatzen hasiko dira.