Katanga – Eskorpioien dantza (Katanga – La danse des Scorpions)
DANI KOUYATÉ
Generoa: Fikzioa
Herrialdea: Burkina Faso
Urtea: 2024
Iraupena: 113’
Hizkuntza: mossiera. Jatorrizko bertsioa, azpidatziak gaztelaniaz eta euskaraz.
Zuzendaria: Dani Kouyaté
Gidoia: Dani Kouyaté, William Shakespeareren Macbeth lanean inspiratuta.
Argazkiak: Marc de Backer (B/N)
Musika: Dramane Dembélé, Pascal Zander
Soinua: Pascal Zander
Aktoreak: Prosper Campaore, Hafissata Coulibaly, Hadissa Ilboudo, Joséphine Kaboré, Lazare Kaboré Lazare Minoungou, Mahamadi Nana, Issa Ouedraogo, Rasmané Ouédraogo, Charles Wattara
Ekoizpena: Moussa Romba – Sahélis Productions
Sinopsia
Katanga – Eskorpioien dantza Shakespeareren Macbeth lanaren egokitzapen ausart bat da, botereari eta anbizioari buruzko istorio unibertsal eta atenporal bat, Dani Kouyaté zuzendari burkinafasoar ospetsuarena. Zuri-beltz dramatikoan filmatuta, Pazouknaam erregearen aurka antolatu den baina porrot egin duen konspirazioaren ondoren abiatzen da filma. Erregeak Katanga lehengusua izendatuko du indar armatuen buru, baina hark, emazte handinahiak bultzatuta, hil egingo du, eta tronua bereganatuko. Ordutik aurrera, edozer egingo du botereari eusteko: ez da ekintza xumerik ikusiko.