
BIO
Damien Hauser zinemagile, gidoilari, konpositore eta zuzendari suitzar-kenyar bat da. 2001ean jaio zen, Zürichen, eta zazpi urte baino ez zituela hasi zen film laburrak egiten. SAE institutuan ikasi zuen, 2016tik 2020ra, eta FILME VON DRAUSSEN produkzio-etxe komertzialarentzat lan egin zuen, 2018tik 2020ra. Bere ibilbidean, Damienek film labur, musika-bideo, antzezlan eta iragarki ugari egin ditu, beti fikzioaren narraziorako duen grinak bultzatuta. Azken urteetan, fikziozko hiru film luze egin ditu, eta nazioarteko hainbat zinemalditan proiektatu dira; besteak beste, Tallinn Black Nights, IFFR Rotterdam eta Londresko BFI. Haren filmek sari ugari jaso dituzte, eta Netflix-en eta beste plataforma batzuetan ikusgai daude. 2024an, Hauserfilm sortu zuen, istorio xarmagarriak eta interes globalekoak pantaila handira eramaten dituen produkzio-etxe bat. Haren aurreko film luzea, After the Long Rains, 2024ko AFRIKALDIAN estreinatu zen Estatuan, eta Memory of Princess Mumbi 2026ko AFRIKALDIAN estreinatuko da Euskadin, nahiz eta mundu-mailan Veneziako Biennaleko Giornate degli Autori atalean estreinatu zen 2025ean eta gure herrialdean, berriz, Valladolideko Seminci astean.
FILMOGRAFIA
Memory of Princess Mumbi (2025). Fikziozko film luzea (79 min).
After the Long Rains (2023). Fikziozko film luzea (91 min).
Theo: eine Konversation mit der Ehrlichkeit (2022). Fikziozko film luzea (88 min).
Blind Love (2021). Fikziozko film luzea (73 min).
Home (2020). Film labur dokumentala (15 min). (Zuzendarikidea).
COCOON (2020). Fikziozko film laburra.
Dokumentation über wahre Magie (2017). Fikziozko film laburra.
Die haarsträubenden Fälle des Philip Maloney – Der Zwillingsbruder (2017). Fikziozko film laburra. (Zuzendarikidea).
Der Bauch eines Budda (2016). Fikziozko film laburra.
Blind Soul (2015). Fikziozko film laburra.
ADIERAZPENAK
Gazteago nintzenean, beti eramaten nuen kamera bat aldean, lagunekin, familiarekin eta ingurukoekin emandako eguneroko bizitzako uneak betikotzeko. Anaia galdu ondoren, filmatu nuena berrikusi nuen, eta konturatu nintzen, galerak mina eragin arren, mantentzea merezi zuten une eder ugari zeudela.
Memory of Princess Mumbi filmean, halako uneak gorde nahi nituen; izan ere, xumeak dirudite, baina forma ematen diote bizitza gogoratzeko eta ulertzeko dugun moduari. 2094an gertatzen da filma, eta Kuve izeneko zuzendari bati laguntzen dio Umatara, 2070ean izan zen Gerra Handiari buruzko dokumental bat egitera. Han, Mumbi ezagutzen du, eta hark, filma egiten laguntzeaz gain, bere mundu-ikuskera ere aldarazten dio.
Memory of Princess Mumbi filmaren arabera, bizitza ez du gatazkak bakarrik mugatzen. Asalduko garaietan ere badaude edertasuna eta lasaitasuna. Azken finean, gure ikuspegi subjektiboak forma ematen dio mundua sentitzeko eta gogoratzeko dugun moduari.

