CARMEN SAN ESTEBAN

Arte Dramatikoko lizentzia burutu zuen Madrilgo Arte Dramatikoko Errege Eskolan. Arabarra da, eta, aktore gisa, ibilbide luzea du antzerkian, zineman, telebistan eta irratian. Bere piezak sortzen eta produzitzen ditu, eta zuzendaritza- eta irakaskuntza-lanetan ere aritzen da. Aurkezle gisa ere aritzen da ekitaldi handietan, hala nola Valladolideko Seminci astean. Iritzi-zutabeak idazten ditu irrati eta prentsarako. 15 antzerki-konpainiarekin baino gehiagorekin elkarlanean aritu da. Hogei bat film laburretan baino gehiagotan eta hainbat telesailetan parte hartu du.

Hona hemen haren lan zinematografikoetako batzuk: Juanma Bajo Ulloaren El mal eta Baby, Christian Bernarden Bajo tus pies, Ana Vázquezen Abuela tremenda, Belén Maciasen Verano en rojo, Ana Murugarrenen El precio de la libertad / Tres mentiras eta La dama guerrera, Juana Macíasen Embarazados, Ernesto del Ríoren Umezurtzak eta Paco Avizandaren Hoy no se fía, mañana sí.

Telebistako aktore onenaren sariak, Euskal Aktoreen Batasunak (EAB) emana, El señorío de Larrea telesailean egindako lanagatik (protagonista).

Emakumezko interpretazio onena Rubén Jajdelskiren Monsieur Cuirasse  filmean, Lorcako (Espainia) Film Laburren Zinemaldian.

Sari bana Leioako eta Huescako Antzerki Azoketan, …¿Entras?… ikuskizunagatik. (Armairu baten barruan gertatzen den pieza labur bat, ikusle bakar bati zuzendua.)