SAMMI BALOJI

BIOGRAFIA

Sammy Baloji artista (1978, Lubumbashi, Kongoko Errepublika Demokratikoa) Lubumbashiren eta Bruselaren artean bizi da, eta bietan egiten du lan. 2005etik, Kongoko Errepublika Demokratikoaren oroimena eta historia esploratzen ditu. Bere lana Katanga eskualdeko ondare kultural, arkitektoniko eta industrialari buruzko ikerketa etengabea da, eta auzitan jartzen du Belgikaren kolonizazioaren inpaktua. Gizarte garaikideen gainean duen ikuspegi kritikoa ohartarazpen bat da, klixe kulturalek oroimen kolektiboa konfiguratzen jarraitzen dutela eta, ondorioz, botere sozial eta politikoko jokoek giza jokabidea gidatzen dutela esaten digun ohartarazpena.

FILMOGRAFIA

L’arbre de l’authenticité, 2024. Dokumentala.

Rumba Rules, New Genealogies, 2000. Dokumentala.

ZUZENDARIAREN ADIERAZPENAK

Yangambiren historia ez da Kongora mugatzen. Ekonomia globalaren eta ekonomia horrek pertsonengan eta ingurumenean dituen ondorioen historia da. Yangambiren kokapen geografikoaren bidez eta oihan ekuatorialaren behaketa klimatologikoari buruzko datu-basearen bidez, giza ekintzen ondorioak eta naturarekin dugun harremana zalantzan jartzen ditut, metaforikoki jarri ere. Filmak Antropozenoaren erronka garaikideak miatzen ditu, eta galderak egiten, ondare partekatuari, kolonizazioak naturan eragindako inpaktuari eta Kongoko, mendebaldeko eta munduko gizarteek krisi ekologikoari irtenbidea emateko orduan dituzten erantzukizunei buruz.