BIOGRAFIA
Rui Lopes da Silva Cabo Verden jaio zen, eta, 1986an, Portugalera emigratu zuen; han, IADEren Zinema eta Ikus-entzunezkoen ikastaroa egin zuen.
2003tik 2009ra bitartean, Piaget Institutuko Bideo Kabineteko arduraduna izan zen.
Bere ibilbidean, editore, argazki-zuzendari eta kamera-langile aritu da hainbat proiektutan; horien artean, besteak beste, Dez Grãozinhos de Terra eta Cidades de Portugal e Cabo Verde dokumentalak daude.
FILMOGRAFIA
Nôs dança, 2023. Dokumentala.
B.Leza, 2007. Film ertain dokumentala.
Lisboa nos Cantares Cabo-Verdianos, 2002. Film ertain dokumentala.
Futuro, 2002. Dokumentala.
ZUZENDARIAREN ADIERAZPENAK
Dantza eta musika dira kultura caboverdetarraren ikur nagusietako batzuk. Denborarekin aurrera egin duten adierazpen sozial eta kulturaletara lotuta daude.
Herrialde honen semea naizen heinean, bertan hazi, ikasi eta dantzatu bainuen, musika berrasmatzen den moduan musika estiloak eta dantzak ere berrasmatzen direla ikusi nuen. Zenbait kasutan oroimen tradizionala galtzeko arriskua dagoela jakitun, Cabo Verden dauden askotariko dantza moldeak jorratzea da filmaren helburu nagusia, betiere begirada berritu batetik begiratuta eta hizkuntza poetikoa erabilita. Irlen unibertsoa gaur arte inspiratu duten eta irla horietan bizi izan diren poetak, musikariak eta dantzariak besarkatzea da. Nazioaren historia kulturala babesteko eta kulturan dabiltzan pertsonak ohoratzeko film bat.