DERHWA KASUNZU

BIOGRAFIA

Derhwa Kasunzu zinemagilea Kisangani hirian bizi da, Kongoko Errepublika Demokratikoaren ipar-ekialdean; hantxe hazi zen, eta jaioterriko istorioak handik kontatzen ditu.

Kongoko Errepublika Demokratikoan, balio-aniztasuna behar bat da, eta Kabako estudioetan horrexegatik trebatu zen idazketa dokumentalean eta, halaber, soinu- eta irudi-teknika zinematografikoetan eta postprodukzioan. Bere ibilbidea zinemaren alorreko zenbait egilerekin elkartuta sendotu zen; besteak beste, Faustin Linyekula Kabako estudioetako zuzendari artistikoarekin, Gaël Teicher La Traverse en Montreuil filmaren (Frantzia) ekoizle eta gidoilariarekin eta Franck Moka eta Dieudo Hamadi egileekin arituz.

2018an, lehenengo film laburra zuzendu zuen, Inkerson. Lehenengo film luzeak, Catcher (2025) izenekoak, film luze dokumentaleko lehenengo edo bigarren lanari ematen zaion Samba Félix NDiaye saria irabazi zuen Fespaco jaialdiaren 29. edizioan, 2025ean.

FILMOGRAFIA

Catcher, 2025. Dokumentala.

Inkerson, 2018. Film labur dokumentala.