BIOGRAFIA
Billy Woodberry (1950) L.A. Rebellion mugimendu zinematografiko independente afroamerikarrarekin lotura estua izateagatik da ezaguna (mugimendu hori Los Angelesen loratu zen 60ko hamarkadaren amaieratik 90eko hamarkadara arte). Woodberryk zinema ikasi zuen UCLAn, besteak beste Charles Burnett, Julie Dash eta Haile Gerimaren alboan. Aurretik, Latinoamerikako Ikasketa Sailaren master batean eman zuen izena, sail horretan Historia eta Zientzia Politikoak ikasten ari baitzen; alabaina, film kubatarren proiekzioek norabidea aldarazi zioten.
Bless Their Little Hearts (1984) lehenengo film luzean, gai sozial zehatzak jorratu zituen, baina, aldi berean, «unibertsalak iruditzen zaizkidan arazo handietan (langabezia masiboa, gizonen eta emakumeen arteko harremanen zailtasunak eta familiaren mantenua)» sakondu zuen. Geroko lanen artean, And When I Die I Won’t Stay Dead (IFFR 2016) dago. Bere influentziak 1920ko hamarkadako zinema sobietarretik Godard eta Richard Wright-en idazkietaraino iristen dira. Woodberry Lisboan bizi da 2018tik. Han filmatu zuen azken filma, Mário dokumentala.
Informazio gehiago: https://en.wikipedia.org/wiki/Billy_Woodberry
FILMOGRAFIA
Mário, 2014. Dokumentala.
A Story from Africa, 2019. Film labur dokumentala.
When I Die I Won’t Stay Dead, 2015. Dokumentala.
Marseille après la guerre, 2005. Film labur dokumentala.
Bless Their Little Hearts, 1983. Fikziozko film luzea.
The Pocketbook, 1980. Fikziozko film laburra.