Afrikaldiak V. edizioa ospatuko du urriaren 28tik azaroaren 4ra Gasteizen

Aurtengo kartela Montserrat Anguiano artistaren obran oinarritu da eta Afrikako zinemek hasieratik izan duten bilakaera irudikatzen du

Afrikaldiak, Afrikar Zinemen Euskal Jaialdiak, V. edizioa ospatuko du urte honetan, lehen emanaldiaren ilusioa mantenduz eta Euskal Herriko agenda kulturalean finkatzeko helburuarekin. Aurten ere, Eusko Jaurlaritzaren, Gasteizko Udalaren eta Vital Fundazioaren laguntzarekin.

Edizio honetan, Afrikaldiak Afrikako zinemen historia aberatsa goraipatu nahi du, jaialdiaren gai nagusia izanik, kontinentearen eta bere diasporaren zinematografiaren, ekoizleen eta estiloen berri emanez. Xehetasun guztiak Afrikaldiako Sail Ofizialean ikusgai egongo dira, Euskadin eta Espainian eskeiniko diren estreinaldi desberdinekin.

Aurtengo kartela Montserrat Anguiano artista afrokatalarraren laguntzarekin diseinatu da, 1982an Bartzelonan jaioa eta ekuatoginear jatorrikoa. Anguianok bere “Ancestralidad” obra utziko dio festibalari eta prentsaurrekoan “Afrikaldia bezalako proiektuetan parte hartzeaz harro” dagoela adierazi du, “afrikar kultura Europara hurbiltzea oso garrantzitsua baita”.

Anguianok afrikar emakumea belaunaldi berriak izan ditu ardatz bere ibilbide artistikoan, eta artearen bitartez emakumea goraipatzen du. Bere lanak Bartzelonakohainbat kultur zentrotan ikusgai egon dira, eta duela gutxi, Burning Man Project-ekin “GOD IS A BLACK WOMAN” izan duen lankidetza obra Sotheby´s (New York) enkanteetxean salduta izan zen, munduko ospetsuenetariko bat.

Kartela Afrikaldiako zuzendari kreatiboa Mora Lopez de Vicuñak diseinatu du, Anguianok egindako estilo, trazu, konposizio eta obra desberdinak kontuan hartuz. Bosgarren edizio honetako kartelak Afrikako zinemen historikoa oroitarazten du haren testura eta tipografiarekin.

Montserraten obran, fanzinearen estetikan eta afrikar kontinentearen lehen zinemakarteletan oinarrituta, askotan tinta bakar batekin inprimatuak eta aldarrikatzaileak, kartel honen estetikak “hasieratik analogikoari keinu eginez landu dugunarekin hausten du, jaialdiak hautatutako obra garaikideetan historiak eta memoriak duten garrantzia azpimarratuz“, gaineratu du López de Vicuñak.

Aurten, berrikuntza gisa, publikoak kartela koloreztatzeko aukera izango du. Izan ere, kolore primarioak Montserraten nolakotasun garrantzitsu bat baita. Artista plastikoaren obretan beti ikusgai dauden kolore primarioetatik abiatuta, kartelarekin elkarri eragiteko aukera izango dute zinemetan oinarritutako ikuspegi zabal bat sortuz.

Prentsaurrekoa Posta kaleko Fotoprix dendan ospatu da, eta berriro ere, Afrikaldiaren egoitza ofiziala izango da jaialdiaren astean. Agerraldian Mauritania Euskadi Elkarte Soziokulturaleko ordezkaria den Akram Bendouba Rabahk eta “Haaly Pular” Pular Hiztunaren Batasunerako eta Laguntzarako Elkartearen ordezkaria den Fatimatou Barry Barryk ere parte hartu dute.

Edizio berezi honetarako, Afrikaldiak 5 urte betetzen dituenean, bi elkarte sustatzaileek, Kultura Benderak eta Manuel Iradier Elkarte Afrikanistak, bikaintasuna bilatuko dute jaialdiko programa osoan. Florida Zinemak zinemaldiaren sail ofiziala hartuko du aurten ere; eta, euskarazko azpitituluak dituzten filmak Izaskun Arrue Kultur Etxean proiektatuko dira lehen aldiz, euskaldunengana hurbiltzeko asmoz . Industria Atala Europa Biltzar Jauregira lekualdatuko da.