
Ezagutu Afrikaldiako taldea!
Afrikar Zinemen Euskal Jaialdiak berriro ere Gasteizen ospatuko da urriaren 28tik azaroran 4ra. Afrikaldiak bost urte ospatuko ditu urte honetan euskal agenda kulturalean sendotzen jarraitzeko helburuarekin.
Nazioarteko Zinemaldi bat abian jartzeko, urte osoan zehar talde desberdinek esfortzu handi bat egiten dute jaialdia hasten denean xehetasun guztiak prest egon dadin. Talde desberdinak ezagutzera animatzen zara?
AFRIKALDIAKO ZUZENDARITZA
Jaialdiaren burua, erabakiak hartzen dituen taldea. Erakunde publiko eta pribatuekin koordinatzeaz eta jaialdirako finantzazioa bilatzeaz arduratzen diren pertsonak dira. Gainera, jaialdian lan egiten duten pertsona guztiak koordinatzen dituzte, edizio bakoitzeko edukiak planifikatzen dira eta jaialdiaren jarraipena eta ebaluazioa egiten dute.
TALDE BURUA
Afrikaldia sustatzen duten bi elkarteetako, Kultura Bendera eta Manuel Iradier Elkarte Afrikanista, pertsonek osatutako taldea da. Zuzendaritza-taldearekin batera, jaialdiaren estrategia definitzen dute eta edizio bakoitzeko edukien etengabeko jarraipena egiteaz arduratzen da.
AFRIKAR ELKARTE KOLABORATZAILEAK
Gasteizen finkatutako 16 elkartek jaialdian parte hartzen dute, eta, elkarte sustatzaileekin batera, Afrikaldiako programa edukiz hornitzen laguntzen dute. Gainera, jaialdiaren astean zehar ezinbesteko lan profesionalak egiten dituzte jaialdia arazo gabe garatzeko.
PROGRAMAZIO BATZORDEA
Sail ofizialean programatuko diren 12 filmak aukeratzeko ardura duten pertsonek osatzen dute. Pelikula honetako batek jaialdiko saria bilatuko du. Jaialdiaren beste ekintzetan ere ikus daitezkeen filmak ere aukeratzen dituzte. Era berean, industria atala edukiz hornitzen dute, hitzaldi edo tailerrekin.
PRODUKZIO TALDEA
Logistikaz eta Gasteizera iristen diren gonbidatuen egonaldia ahalik eta erosoena izan dadila du helburu talde honek. Aireportuetan, tren-geltokietan edo autobusetan jasotzeaz arduratzen dira, bai eta jarduerak egiteko behar den materiala egoitza batetik bestera eramateaz ere.
KOMUNIKAZIO SAILA
Eta azkenik, idazten dizuen taldea dago hemen, informazio, bideo eta irudi guztiak zuen etxeetara iristeaz arduratzen dena. Lantaldea osatzen dugun pertsonen artean, edukien argitalpena koordinatzen dugu Afrikaldiaren kanal ofizialetan, webgune honetan eta Instagram, Twitter eta Facebook sare sozialetan.