
Afrikaldiaren V. edizioa urriaren 28tik azaroaren 4ra ospatuko da
Afrikaldiak, Afrikar Zinemen Euskal Jaialdiak, atsegin handiz iragarri nahi du V. edizioaren data, urriaren 28tik azaroaren 4ra ospatuko da Gasteizen. Aurten ere, euskal hiriburuko hainbat esparrutan ospatuko da, Eusko Jaurlaritzaren, Arabako Foru Aldundiaren, Gasteizko Udalaren eta Vital Fundazioaren laguntzarekin.
Erakunde eta elkarte laguntzaileekin bilera desberdineta izandado eztabaidak eta kontsulta desberdinak egin ostean, Afrikaldiak pasa den urtean hasitako data aldaketarekin jarraitzeko apostua egin du, eta urriaren amaieran eta azaroaren hasieran egingo da berriro. Jaialdiaren asmoa, ikus-entzule zabalago batera heltzea da, bai Gasteizen, bai penintsulako iparraldean.
Urteekin batera, Afrikaldia hazten joan da, hiriko kultur egutegian finkatu eta erakargarri turistiko bilakatu arte. Azken edizioan 1.757 pertsonek parte hartu zuten jaialdiko jarduera desberdinetan, hau da, % 53ko hazkundea 2023ko edizioarekin alderatuta. Joera horrek agerian utzi du herritarrek jaialdi honetan duen interesa, zinema minoritarioen aldeko apustua sendotzen du
Afrikaldiaren V. edizioa, gainera, berrikuntza desberdinak ekarriko ditu programaziora, jaialdiak aniztasunarekin eta publiko berriekin duen konpromisoa mantenduz. Datozen asteetan zehar, Afrikaldiak hurrengo ediziorako prestatuta dituen xehetasun guztiak aurkeztuko ditu.
Gainera, Afrikaldia arabako lurralde desberdinetan ere ikusgai egongo da aurten ere Arabako Foru Aldundiko Berdintasun Zerbitzuarekin adostutako akordioari esker.
Bitartean, Afrikaldiako sare sozialetan aurreko edizioetako momentu desberdinak gogoratu ditzakezue.
Laster arte.