Maria Cruickshank

BIO

Maria Cruickshank euskal aktorea da. Beste lan batzuen artean, Itxaso pertsonaiari bizia eman zion hainbat urtez “Goenkale” telesail ezagunean. Borja Cobeagarekin hasi zen zineman “Negociador” filmean eta “Vis a Vis” bezalako telesailetan arrakastatsuenetan parte hartu du. Besteak beste, “Villaviciosa de al lado” eta “Igelak” filmetan ere ikus dezakegu. Animazio arloan, Fermin Muguruzaren “Black is Beltza” bi filmetan Ainhoaren pertsonaiari ahotsa jarriz parte hartu du. Laster estreinatuko da TV1en “Detective Touré” parte hartu duen azken telesaila da.

Aktore lanarekin batera, aurkezle lana uztartu du hainbat ekitalditan eta telebistan ere.

Eremu profesionaletik kanpo, aktiboki parte hartzen du genero-berdintasunarekin lotutako ekimenetan.