100 € irabazi ditzakezu Afrikaldiako argazki lehiaketan!

Aurreko edizioen arrakasta ikusita, aurten ere, Afrikaldiak, Afrikar Zinemen Euskal Jaialdiak, Manuel Iradier Elkarte Afrikanistak eta Kultura Benderak argazki lehiaketa bat jarri dute abian Instagram sare sozialean.

Jaialdiaren egunetan, urriaren 2tik 7ra, desafioa botatzen dizuegu Afrikaldiak antolatzen dituen jardueretan parte hartzeko eta zure esperientziarik onenak gurekin partekatzeko. Hurrengo astean zehar Gasteizen egongo den epaimahaiko pertsona batekin edo zuzendarietako batekin egindako argazkia, Inaugurazio Galako irudi bat… denak balio du.

Argazki lehiaketan parte hartzeko baldintzak honako hauek dira:

Kontua itxita izatekotan, argitalpenaren pantaila-irudia bidali behar diguzue.

Lehiaketa urriaren 2tik 7ra bitartean Instagram-en 12:00ak arte argitaratutako argazki guztietarako baliagarria izango da. Data horietatik kanpo argitaratutako irudiek ez dute parte hartuko.

Larunbatean, urriak 7, gure sare sozialetan iragarriko dugu nor den irabazlea. Instagram bidez jarriko gara harremanetan pertsona honekin eta Itxiera Ekitaldira gonbidatuko dugu bere saria jasotzeko.