2023an ikusiko dugu elkar!

Afrikaldiak, Afrikar Zinemen Euskal Jaialdiak, amaiera eman dio bigarren edizioari, Gasteizko eta Arabako kulturen agendan finkatu ondoren. Jaialdiaren egunetan zehar, dozenaka gonbidatuk Euskal Herriko hiriburua, arabar lurraldea eta bere gastronomia ezagutu zuten. Gainera, pelikulen proiekzioetara zinemetara hurbildu ziren ikusleekin eztabaida interesgarriak partekatu zituzten.

Afrikaldiak eskerrak eman nahi dizkie bigarren edizio arrakastatsu hau ahalbidetu duten erakunde guztiei: Eusko Jaurlaritza, Arabako Foru Aldundia, Gasteizko Udala eta Vital Fundazioa. Apartahotel Divan, Irenaz Hotel de Apartamentos, Sucesores de Pavon Construcción y Servicios, Ascensores Bertako, Fotoprix eta Garoa Digitalen ahalegina eta konpromisoa asko baloratzen dugu. Eta ez ditugu ahazten jaialdiaren egunetan parte hartu duten elkarte, plataforma eta komunikabide guztiak.

Eskerrik asko guztioi! 2023an ikusiko dugu elkar!